Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

GUAZEN GUZTIOK

1. Aldaera
2. Aldaera
Guazen guztiok,
guazen guztiok
Ziarreko bueltan behera,
kanta-kantari sartuko gera
Ermuko Ziudadera,
kanta-kantari sartuko gera
Ermuko Ziudadera.
Segi segi
zeure bizimoduari,
ez egin kasurik
atsuen esaneri!
Guazen guztiok,
guazen guztiok
Ziarreko bueltan behera,
kanta-kantari sartuko gera
Ermuko Ziudadera,
kanta-kantari sartuko gera
Ermuko Ziudadera.
Atso guztiak urtengo dabe
bentanetatik kanpora,
esango dabe: Hamen datozak
Ermuko gazte zoruak!.

Abestiaren inguruan

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: herriko ereserki modura erabili dute ermuar askok. Lagunartean egunpasa egitera joan eta etxera bidean, Ziarreko bueltatik edo beste nonbaitetik Ermua bistaratzen zenean, berori abesteari ekiten zioten
Berriemaileak: Jesusa Izagirre (Ermua,1926), Mª Luisa Urreta (Ermua,1921), Maria Bengoetxea (Ermua,1906), Miren Areitioaurtena (Ermua,1921) eta Emilio Areitio (Ermua,1914).
Abeslariak: Leire San Ildefonso eta Estibalitz González, aldaera bi kantatuz.
Aipamenak: Drogetenitturri 18. zkia.
Ermua eta Eitzako Euskara. Fernando Aranberri. 161-162. orr.
https:/www.ermua.es/pags/euskera/archivos/Ermuko_euskara_liburua.pdf
Ermuan Kantuan. Euskal Birusa Elkartea. 69. zkia.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Ermuaren ikuspegia Ziarreko bueltatik (1959).