Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

KINKILLERUAK



Kinkilleruak etorri dira
Ermuko kaleko arkupietara,
gauza guztiak merke-merkiak!
Kinkilleruak!

Abestiaren inguruan

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: Erdiko kaleko arkupietara sarri etortzen ziren kinkilleruak. Mutikoek, txakur haundiren bat, hamarna zentimoren truk, sorbaldan oihal piezak ipini eta kalerik-kale kantatzen zuten erreklamo gisako kantuxka hau. Gerra aurrean, tunikekin janzten ziren ume eta gazte; kinkilleruok ematen zuten eskupekotxoa hobeto gordetzeko esperantzan-edo, bazegoen poltsiko handiekin jostea eskatzen zuenik.
Berriemaileak: Luisa Egia (Ermua, 1921) eta Lucre Izagirre (Ermua, 1910).
Abeslaria: Estibalitz González.
Aipamena: Drogetenitturri 100. zkia.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Plazan, haren baten Ermuko umeteria guztia (1930 ingurukoa).