Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

EGUEN ZURIKO


Eguen Zuriko eguna
Jainkoak berak egina,
eskola-mutilak ibiltzeko
limosna on baten bila.
Hor goixen-goixen goldie
haren gaiñien belie,
etxe honetako nagusi jauna
nekazari langillie.
Horra hor goixen piñue
usabak eisku kiñue,
usabandriak emongo dau ta
tabernarako dirue.
Solomo gerri luzie
haren koipie dultzie,
zatirik kentzen ibili barik
ekarri eizu guztixe.
Poltsan baditut errial bi
batak bestia dirudi,
etxe honetako etxekoandriak
Ama Birjina dirudi.
Etxeko andre mondrongo
hik ezton asko emongo,
hik emotunan limosniagaitxik
etxonau asko edango.
Emongo bozu emoizu
bestela ezetz esaizu,
ate ondoko haiziok hartzen
amak ez gaitxu bialdu.
IEUP!

Abestiaren inguruan

Gaia: aratusteak.
Bere gainekoak: inauterietako, aratusteetako Eguen Zuri egunarekin lotutako kopla sorta, tostadak janez kantatutakoa. Ikastolako maisu-maistrek ikasi eta, ikasleen artean zabaldu ostean, inauterien arrimura baino Santa Ageda bezperako kalejiran abesteko ohitura hartuko zuten.
Berriemaileak: Marisol Bildosola (Zaldibar, 1949), Miren Elejondo (Ermua, 1953), Mariaje Aranburu (Ermua, 1953), Marisabel Muniozguren (Etxebarria, 1954), Agurtza Totorika (Ermua, 1966), Ruth Díez (Ermua, 1987) eta Iratxe Odriozola (Ermua, 1987).
Abeslaria: Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Ikastolako neska-mutikoak, euron irakasle zen Mariaje Aranbururekin, koplen berriemailetako batekin (1979).