Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos

Alboka Musika Eskola

KATARRAMIXON


Katarramixon.
Arabakua.
Nun izan?
Araban.
Zer eitxen?
Gazta ta ogixa erosten.
Nun gorde?
Armarixo zaharrian.
Txakurrak eta katuak jan…
Xapi! Xapi! Xapi! Xapi!

Abestiaren inguruan

Gaia: ume-kantua.
Bere gainekoak: ume txiki-txikientzat aproposa, etzanda dagoenean laztantzeko eta gozo hartzeko. Eskua zabalik, umearen aurpegitik behin eta berriro maitekiro pasatu, abestuaz batera. “Xapi! Xapi!...” kili-kili egin eta barretxoak eragiteko erabiltzen da, eta noiz esango zain egoten da txikia.
Berriemaileak: Agus Agirregomezkorta (Ermua, 1920), Elbire Agirregomezkorta (Ermua, 1926), Agurne Agirregomezkorta (Ermua, 1927) eta Miren Elejondo (Ermua, 1953).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzailea: Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: lagun eta lehengusu-lehengusina taldetxoa, tartean kantua etxetik ezagutzen zituztenak (1959). Ikusi Drogetenitturri 277 zk.