Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

TXORITXO PINTXANO


- Txoritxo pintxano alegria,
nun dozu bartko damia?
- Zezenak hartu dau adarretan!
Ze ordutan ta ze modutan?
- Gabeko hamabi santuetan!
- Ze eitxen euan ordu horretan?
- Zeruko izarrak kontetan!

Abestiaren inguruan

Gaia: ume-kantua.
Bere gainekoak: jolas bati hasiera eman aurretiko zotz egite edo errifatze lelo bezala erabilia.
Berriemailea: Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzailea: Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Miren, kantuaren berriemailea, Ion Onandia semea altzoan eta Maite Areitioaurtena iloba alboan (1953).