Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

BABIA SALTZEN


Babia saltzen ari nintzala
Eibarko Plaza Barrian,
neska gazte bat galdezka neukan:
- “Babiori zenbatian?”
- “Hamazazpian saltzen dot baina
zuretzat hamabostian,
hamabostian nahi ez badozu
laztantxo baten trukian.
Aizazu gizon ganorabako,
gainera lotsik bagia,
babian truke zuk nahi zenduke
neure laztana hartzia?
Neure laztana ainduta daukat
bai eta neure honria,
askoz zu baino nik nahixago dot
Jose Maria maitia.
Neska polita, entzun egizu
dinotsudan arrazoia:
lau etxe baitut eta dirutan
gutxienez bai milioia.
Pentsatzen bozu, neskatxa ederra,
nerekin esposatzia,
lehenengotikan izango zara
gauza guztien jabia.
Nik ez dot behar zure etxerik
ez eta ere milioirik,
nik ez dot gura mundu honetan
maitetasuna besterik.
Ez eizu hartu gauza horregaz
batere buruhausterik,
ni ez nijua ukatutzera
behin emondako berbarik.

Abestiaren inguruan

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: Gillermo Bengoetxea, Txindurrik (Ermua, 1878) sortutako zortziko
handiko bertso hauek “Maitasun tratua Eibarko plazan” izenburuarekin ere ezagutzen dira. Oskorri musika taldeak berreskuratu eta ezagutzera eman zituen “The Pub Ibiltaria” egitasmoaren bitartez (2005).
Abeslariak: Gaizka Areitioaurtena eta Estibalitz González.
Aipamenak: Drogetenitturri 130. zkia.
Ermuan kantuan 66. zkia.
Eibar kantuz kantu 179. zkia.
bdb.bertsozale.eus/es/.../2885-babia-saltzen-ari-nintzala-garia-saltzen-nengoelarik-ii
Biltzailea: Oskorri taldea.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Eibarko berdura plaza, 1899an eraiki eta 1940an botatakoa (1920 ingurua).