Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ARRAINDUNENA


Alkate jaunan baimenarekin
bakian gera atera,
kalerik kale kantuan gatoz
karnabal zelebratzera.
Urten guztiok balkoietara
arraindunak ikustera,
gauza ontxo bat eman leikizu
limosneria bazera
gauza ontxo bat eman leikizu
limosneria bazera.
Asko duenak jamoi eder bat
edo korda bat txorizo,
solomo zati lodi-lodi bat
asko estimau leikio.
Beste guztiak txakur txiki bat
hori bere ez da prezio,
zeuen senarrei tabernarako
lehenago eman leikio,
zeuen senarrei tabernarako
lehenago eman leikio.
Carmen kantuan,
Joxepa dantzan,
Nikolasaren barria
ondo pozikan
entzuten gagoz
beste kuadrilla guztia.
Sebastiana be zortzikuetan,
Anitaren komediak
ez dakit zeiñek pasauko leuke
karnabal erdi hobia,
ez dakit zeiñek pasauko leuke
karnabal erdi hobia.

Abestiaren inguruan

Gaia: aratuste-kantua.
Bere gainekoak: Eibarko arraindunen abesti hau berriemaileak ama Bernardari ikasi zion. Inauteri batzuetan, koko jantzita eta kalerik kale, eibartar andra taldetxo bat berau kantatuz eta eskean ibili omen zen Eibarren zehar.
Berriemailea: Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921).
Abeslaria: Naroa Onandia.
Aipamenak: Eibar Kantuz Kantu 208. orr.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Juli Querido arrain-saltzailea, erosleak atenditzen Ermuko eleiz pareko arkupeetan (1947). Ikusi Drogetenitturri 167. zkia.