Tararai kuku tararai kuku kantatzen dau arbola gañian, tararai kuku tararai kuku aprilla eta maiatzian.Erromako zubitxik Andra Mari egunian,kukua pasau ei zan kantatzeko ustian.Baita baimena eskatuSan Pedron aurrian, baiña ezetz esan eutsan bertan kantau artian. | Tararai kuku tararai kuku honek ez dau nahi lanik egitea,tararai kuku tararai kuku nahiago du arbolan kantatzia.Kukuak egin eta amillotx batek jan, haixe bere kukuan zoritxarra bazan.Kukua bera ere alper haundi bat zan txantxangorri gixajuari umia erain otzan. | Tararai kuku tararai kuku nik ez dot nahi eskolara juatia,tararai kuku tararai kuku ez dot nahi ezer ikastia.Ikaste ez daben umiak kuku eiten dira, kukua ez izateko eskolara bira.Hamen amaitzen dira kukuan kondairak ta danok kantatu dagigun kukuari begira. |
Abestiaren inguruanGaia: ume-kantua.Bere gainekoak: Joseba Idigorasek sortu eta musikatutakoa. 1987an bere alaba Miren Begok Euskal Herriko Kantu Txapelketan parte hartu eta Bizkaiko txapeldun geratu zen aitaren abesti honekin.Berriemailea: Joseba Idigoras (Ermua, 1923).Abeslaria: Miren Bego Idigoras.Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.Grabaketa: Alboka Musika Eskola.Argazkia: aita-alabak (2008). |