Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

SAN JUAN BAGILLIAN


San Juan San Juan bagillian
abadiak eta frailliak
hasarratu ziran,
besterik ez zeben egiten,
juan ziran ortura sobratan,
sobrian onduan batana
hauxe da gure laztana.
Sorgiñak erre, lapurrak saldu
artuak eta garixak ondo bedeinkatu!

Abestiaren inguruan

Gaia: San Juan kantua
Bere gainekoak: San Juan bezperako su inguruan abestua. Atariko ate buruan jartzen den lore-txorta da aipatzen den sobria: ereinotz, erramu edota lizar adarrak zein sagar eta gerezi arbolenak etxe inguruko loreekin nahaste. Eleizara eraman, bedeinkatu eta oinaztu, sute, gaixotasun eta gainontzeko enparauetatik babesten zuten sinesmena oso zabaldua egon da betidanik. Igartutako aurreko urteko sobriarekin hurrengo urteko sua ixotzen zen.
Berriemaileak: Trinidad Totorikaguena (Basauri, 1902) eta Esperanza Urien (Ermua, 1938).
Abeslaria: Estibalitz Gonzalez.
Aipamenak: Drogetenitturri 92. zkia.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Mallabiko Etxekone baserriko ataian, sobria lotuta (2016).