Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ALKATE JAUNAZ


Alkate jaunaz egondu gera
atzoko arratsaldian,
libertadia gurekin degu
ibiltzeko bakian.
Bakian gabiz bakian,
danok umore onian,
bakian ezpagabiltza, barriz,
sartu kartzela batian.

Abestiaren inguruan

Gaia: Santa Agedako kantua.
Bere gainekoak: otsailaren 4an, Santa Ageda egun bezperan, lagun-koadrilan dirua batuaz irteteko ohitura aspalditik ezagutzen da gure artean, peoraz-peorako abestu beha horri “Santa eskian ibiltzia” ere deitzen zaiolarik.
Berriemailea: Antonio Izagirre (Ermua,1902).
Abeslaria: Estibalitz González.
Aipamena: Ermua eta Eitzako Euskara 168 orr.
Biltzailea: Fernando Aranberri.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Lagun aldra ederra plazan, Cantabrian tailarraren ondoan. Antonio Izagirrek mutiko bat du arretxikoz hartuta.