Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ABENDUBAN


Neska zahar batek saltzen
zituan pikuak
abenduban Ernion bildutakuak.
Kipula ta porruak loretutikuak,
Izarraizko pinuak hainbat aldikuak,
eginik kukuak arrautza freskuak,
gorringo bikuak ta perretxikuak
lehengusuan txapela hainbatekuak,
lehengusuan txapela hainbatekuak.
Ataian ekin zion
txakurrak zaunkaka
eta kanpantorrian
ahuntza ujuka.
Neska zaharrai argiak doministikuka,
joan zan ukuilura
behi zaharra marruka,
akerra merruka, txerria kurrunka,
zaldia irrintzika, astoa arrantzaka
ta oilarra hasi zan kukurrukuka
ta oilarra hasi zan kukurrukuka.

Abestiaren inguruan

Gaia: saski-naski.
Bere gainekoak: Juan Astarloak gaztetan Urkiolako San Antonio eguneko erromerian kantu-paper gisa erosi eta gerora buruz ikasitako bertso hau, behin baino gehiagotan abestu izan zuen Arrate Irratiko “Kantu eta kontu zaharrak” irratsaioan.
Berriemaileak: Juan Astarloa (Mallabia, 1905).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Laura Martínez (Eibar, 1966), Irene Txurruka (Ermua, 1966) eta Bea Ugena (Ermua, 1968).
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Ermuko baserriak kale-kalean zeunden froga, trenbide gaineko solo eta artotzetan ateratako erretratu hau (1965).