Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

HARTZAREN KOPLAK


Patxi Urkoko etorri jakun
lehengo egunian esaten
animali bat han ebilela
bazter guztiak apurtutzen.
Eskopetekin hara juateko
pizti hori harrapatzen,
inguru hartako baserritarrak
ez ebela lorik egiten.
Hara juan giñen aldra ederra
zer ote zan hori ikusten.
Baso baltz eta Urko errekako
sastrak genduzan jorratu,
baiña guk ezin izan genduan
animalirik bilatu.
Soiñeko arropak apurtu arte
aurrera genduan jarraitu.
Non uste dozu, adiskidia,
egin genduala aurkitu?
Mañako lezan sartuta euan
hantxe egin genduan hartu!
Animali hau ez dakigula
dan hartza ala basurdea,
basamortuan honek pasau dau
egarria eta gosia.
Begiratuta beronek dauka
errukarrizko plantia,
beroni jaten emotiarren
eskatzen dogu limosnia.
Erruki zaitez jende txit ona,
kendu daiogun gosia!
Animali hau atxiki bat da
guk diru pixkat batzeko,
horren kontura gaur arratsian
jan da edan ondo egiteko.
Borondaterik baldin baduzu
jendiak guri emoteko,
zure nagiak atara eizuz
dozuzan sosak askatzeko.
Poltsa hau betez bagoaz eta
heldu da ordua afaltzeko!
Maria Txindurriri eskerrak
gabiltza danok kantuan,
bere aitatxok egin ebazan
bertsuak doguz goguan.
Nahiz ta urtiak pasatu diran
haizeak ez dauz eruan,
horretarako danok batera
hasi gaitezen ba kantuan,
ia ganoraz ospatzen dogun
Hartza eguna Ermuan.
Honenbestian amaitutzen da
aurtengo gure ekina,
ahotsa ere urratu samar
danok daukagu, jakina!
Hurrengo baten egin biharko
dogu berriz be ahalegina,
ia urtero ez dan izaten
lagun kuadrilla bardina,
ohitura zahar hau desagertzia
litzake penarik haundiña!

Abestiaren inguruan

Gaia: aratusteak.
Bere gainekoak: Gillermo Bengoetxea, Txindurri bertsolariak 1934an sortutako kopla sorta, kalez kale dirua eskatzeko tuberkulosisak gaixotutako gazte batentzat. 1989an berreskuratu, gerora Deba Beheko Bertso Eskolak azken bi ahapaldiak gehitu eta gaur egun aratuste barikuan abesten dira kantu-jiran.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921)-
Abeslariak: Alboka Musika Eskolako Gazte Abesbatza.
Aipamenak: Drogetenitturri 1., 2., 32., 55., 109., 132., 133., 153., 175. eta 220. zkiak.
Ermua eta Eitzako Euskara193-194 orr.
Ermuan Kantuan 71. zkia.
https://www.ermua.es/pags/noticias/archivos/2009/20090219/hartza_eguna_09.pdf
https://ahotsak.eus/ermua/pasarteak/erm-002-012/
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: gazte taldea koko jantzita, hartzez mozorrotutakoa tartean dutela (1934).