Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

DON-DON-BELERON


Don-don Beleron
Belerongo elixan,
zazpi gizon dantzan.
Zu mozkorra, ni mozkorra
zoiaz zoiaz kanpora!

Abestiaren inguruan

Gaia: ume kantua.
Bere gainekoak: jolas bat hasi aurretik zotz egiteko edo zeozer errifatzeko kantu erritmikoa.
Berriemailea: Lucre Izagirre (Ermua, 1910).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzailea: Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: kantuaren berriemailea, Lucre Izagirre, anai nagusiez inguratuta Erdikokaleko euren Erleta etxean (1914). Ikusi Drogetenitturri 205. zkia.