Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

TXIKITXU POLIT HORI


Txikitxu polit hori
zu neure laztana,
katiatu ninduzun
libria nintzana.
Libriak libre dira
zu ta ni katibu,
librerik hobe dala
guztiok dakigu.
Txikitxua zera baiña
haziko zera ondiño
ta ez bazera hazten be
ez zaitxutela utziko.
Maitia maite zaitut
zu holan banozu,
biok biziko gera
zuk gura badozu.
Txiki-txikitxua ta
polit-politxua,
nori eman diozu
neuri agindua?
Agindua agindu
agindu ezkero,
emon biharko dozu
orain edo gero.
Loooo!

Abestiaren inguruan

Gaia: ume kantua.
Bere gainekoak: idatziz ailegatu zaigun maitasun balada zaharrenetarikoa, Lope de Vega idazleak XVII. mendean jasoa eta guregana lo-kanta gisa iritsia.
Berriemailea: Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921) eta Trinidad Totorikaguena (Basauri, 1902).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Ermuko andrak, Jaunartzea egindako neska-mutikoen artean txokolatea banatu ostean (1942). Ikusi https://www.ermua.es/pags/album/ca_album_f.asp?id=190