´╗┐ Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

DRINGILIN DRON


Dringilin dron
gaur Gabon,
dringilin dron
gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak, hor konpon!
Mazkelo bete aza egosi,
hori, zuri eta gorria,
berehala iruntzi neutsazan
azkenengoko orriak.
Hiru hortzeko tresnatxo batez,
morokil-ore bailitzan,
ezti-lapiko handizko bati
barrua huts-huts ein neutsan.

Abestiaren inguruan

Gaia: Gabon kanta.
Bere gainekoak: 1972ko Olentzeroren lehen kalejiran hasi zen abesten eta gaur egunean ere kalez kaleko errepertorioaren parte da.
Berriemailea: kantu herrikoia.
Abeslariak: Juan Luis Araiztegi, Mariaje Aranburu, Estibalitz González, Olatz Olaizola, Santi Totorika eta Jose Antonio Unanue.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Gabon gaueko herri emanaldian, kantuan abeslarietako batzuk (2017)