Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

HIJAS DE FOTERA


Las hijas de Fotera
y Josefina,
con mantón de manila
y peinetina,
pasean por las calles
con tio Zipri.
Las hijas de Fotera
y Josefina.
Tio Zipri,
¡qué guapo estás,
con sombrero de copa
y el traje frac!

Abestiaren inguruan

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: Santixauetan plazan egurrezko oholez egindako zezen plaza txiki jartzen zen, karratuagoa borobila baino. Urte baten abestiak aipatzen dituen Maria Foteriaren alabak, Irene eta Begoña Elgea eta euren lagun Josefina Zubizarreta, ikuskizunerako Manolaz jantzi eta kalerik kale ibili ziren zapi eta soineko koloretsuekin, abanikoak astinduaz eta Zipriano Arrizabalaga lagun hartuta. Ezohiko gauza izan zen nonbait, ze kantu hau atera zizkieten, herriko nagusi zein gaztek ikasiko zutena.
Berriemaileak: Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921), Luisa Egia (Ermua, 1921), Alberto González (Eibar, 1935), Olga Olañeta (Ermua, 1948) eta Mª Luisa Urreta (Ermua, 1920).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzailea: Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: ezkerretik hasita Josefina, Irene eta Begoña, kantuaren protagonistak, mantoi, peineta eta abarrok soinean (1941).