Angel Markano jaunadegu pilotua,gazte-gaztetatikanestudiatua,harek hartzen dabenianmartxa dire(k)tualaister izango geraAmerikatuak.Txa txa txakatxatxa txa txa! | Guk ez degu izangogauza hoberikan,bixar ondo armosaugoixian-goixetikan,ez degu eramangobarrutik hotzikanbildur gabiaz juateko laiñuaz goitikan. Txa txa txakatxatxa txa txa! |
Abestiaren inguruanGaia: aratusteak.Bere gainekoak: Anbrosio Atxa eibartarrak 1929ko inauterietarako sortutako 12 estrofako bertso-sortaren arteko bi dira hauek. Isasi kaleko lokal baten aireplanoa egin zuten Ardurabakuen konpartsakoek eta bertsook ikasita kalerik kale ibili kantu-jiran. Ermura ere etorri ziren. Miren eta Luisa berriemaileen akorduz, hartan neskatotxoak, izara zuriekin apaindutako bizikleta moduko bati, errobera eta guztiko aireplano itxura eman eta kantari ibili ziren. Eibartarrek abestutako hamabietatik, bi estrofa horiek ikasiko zituzten bakarrik. Oskorri taldeak gerora “Markanokin Ameriketara” izenburupean zabalduko zituen.Berriemaileak: Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921), Luisa Egia (Ermua, 1921) eta Joseba Idigoras (Ermua, 1923).Abeslaria: Estibalitz González.Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.Grabaketa: Alboka Musika Eskola.Argazkia: kantuak aipatzen duen Angel Markano eibartarra, lagunekin batera aratusteetarako egindako aireplanoaren gidari (1929). |