Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

EIBARTIKAN URTEN GENDUAN


Eibartikan urten genduan
antxintxiketan Deustura,
Deustutikan estu ta larri
juan giñan Cabezonera.
Cabezonetik Borinesera,
Borinesetik Navara,
Navatikan Avilesera,
Avilesetik barrura.
Eibartikan urten genduan
gerri honen igesi,
Asturiasen agertu giñan
mundu guztian barregarri.
Eibartarrak baño azkarragoarikan
ez dotela nik ikusi,
zaratatxo bat entzun orduko
hor ziran danok igesi!

Abestiaren inguruan

Gaia: kantu politikoa.
Bere gainekoak: ermuarren herri errepertorioaren parte den abestia, Pepe Bolunburuk sortutako luzeago baten zati eta 36ko gerra zibilean, armagintzari lotutako tailer eta beraien beharginak, gatazkatik ihesi egin zuten ibilbidea kantatzen duena.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea, (Ermua, 1906), Agus Agirregomezkorta (Ermua, 1920), Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921), Elbire Agirregomezkorta (Ermua, 1926) eta Agurne Agirregomezkorta (Ermua, 1927).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Txaltxazelain, Eibarko arma eta munizio Probalekua, gerratik ihesi alde zuen lantegietako bat (1925 inguru).