Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

SAN JUAN SAN JUAN


San Juan, San Juan,
bixar da San Juan.
Arrautza bi kolkuan,
beste bi altzuan.
Sorgiñak eta lapurrak
erre, erre;
artuak eta garixak
gorde, gorde!
Gora San Juan!

Abestiaren inguruan

Gaia: San Juan kantua
Bere gainekoak: San Juan egun bezperan su itzelak egiten ziren eta zein baino zein handiagoa egitea izaten zen gauza. Basotik akazia adarrak ekartzeko ohitura ere bazen, gurutzetxoak egiteko eta bedeinkatu ostean, etxeko ateburuan ipini, ezbeharra uxatzeko dohaina zutelakoan.
Berriemaileak: Maria Esther Olaetxea (Eitzaga-Zaldibar, 1931).
Abeslaria: Estibalitz González.
Aipamenak: Drogetenitturri 92. zkia.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: ezkerrenengo Maria Esther Olaetxea, kantu-emailea, bere hiru ahizpez lagunduta (1938).