Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

LOMIÑOKO FILOMENA


Lomiñoko Filomena
se ha cortado la melena
y su prima Anestasia
asto txiki baten trazia.
Asto txiki baten trazia
asto txiki baten trazia,
Lomiñoko Filomena
se ha cortado la melena

Abestiaren inguruan

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: Eladio Intxaurragak, Akello gatzizenez, Mallabiko Mallea baserriko seme soinu-jotzaileak boteprontoan sortutako koplatxoa, Ermuko Erdiko kalean Filomena eta Anastasia Agirregomezkorta lehengusinak ilea motz-motz eginda ikustean. Oraindik modan ez eta erabaki ausarta eta aurrerakoia izan zen; herritarrek gero kantua betirako gorde zuten akorduan.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906), Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921) eta Arantza Izagirre (Ermua, 1940).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: herriko neska gazteak errekan. Kantuak aipatzen duen Filomena Agirregomezkorta, erretratuan ezkerretik eskumara seigarren (1926 inguru).