Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ADANEK ETA EBAK


Adanek eta Ebak
jan eben sagar bana,
paradisuan galdu zan
gizontasun dana,
baina bertan izan zan
Jaungoikuan esana
gero Salbagillia
etorriko zala.
Arin arin arin
erdu sagarrekin,
arin arin arin
erdu intxorrekin,
arin arin arin
zerura juan hadi.

Abestiaren inguruan

Gaia: Gabon-kanta.
Bere gainekoak: Ezekiel Etxebarriak sortu eta herriko umeek pegoraz pegora eta etxerik etxe abesten zuten Gabon-kanta. Ermuan abade zegoela idatzi zituen eta jatorrizko hogeitalau ahapaldietatik, bi hauek dira ezagunenak, abestuenak, Parrokiako abesbatzaren kantu-errepertorioan zeudenlarik ere.
Berriemaileak: Antonio Izagirre (Ermua, 1902), Maria Bengoetxea (Ermua, 1906), Lucre Izagirre (Ermua, 1910), Agus Agirregomezkorta (Ermua, 1920) Mª Luisa Urreta (Ermua, 1920), Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921) eta Agurne Agirregomezkorta (Ermua, 1926).
Abeslaria: Estibalitz González
Aipamena: Ermua eta Eitzako Euskara (205-286 or.).
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: kantu-emailetako bat, Lucre Izagirre, jezarrita daudenen arteko bigarrena, senidez inguratuta (1955). Ikusi Drogetenitturri 158 zk.