Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ARRATEKO ZELAIKO


Arrateko zelaiko lirixo loria (bis)
handitxik gora dago zerura bidia,
ai, oi, ena zerura bidia.
Arrateko zelaiko lirixo loria.
Eperrak kantatzen du Arrate baillian (bis)
neskarik ederrenak San Pedro baillian,
ai, oi, ena San Pedro baillian.
Eperrak kantatzen du Arrate baillian .
Ederra zera baina, ez zera larrosa (bis)
kolore txuri gorri mundu engaiñosa,
ai, oi, ena mundu engaiñosa.
Ederra zera baina, ez zera larrosa.
Ederrak bi balio onak hiru te lau (bis)
ederra izateak asko balio dau, ai, oi, ena asko balio dau.
Ederrak bi balio onak hiru te lau.
Goiak arinak eta behiak arinago (bis)
dantzan hobeto daki artajorran baino,
ai, oi, ena artajorran baino.
Goiak arinak eta behiak arinago.
Aupa gaztiok!

Abestiaren inguruan

Gaia: koplak.
Bere gainekoak: txerri-hiltze osteko gibel-jateetan, Gabonetako afaloste luzeetan edota kafearen bueltan, panderoa lagun abesten zuten kopla sorta, beste kantu batzuen segidarekin lagunduz.
Berriemaileak: Dominga Narbaiza (Eibar, 1900), Trinidad Totorikaguena (Basauri, 1902) eta Esperanza Urien (Ermua, 1938)
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Dominga Narbaiza, berriemailetako bat, soloan igitaiarekin lanean (1952 inguruan).