Bat Matxin Parrat,bi Matxin Ipurdi,hiru kolkue bete diru,lau saguzarrak jango ahal dau,bost koskotien kosk, sei korta bete behi,zazpi korta bete azpi,zortzi aska bete ontzi,bedratzi katuai narrue eratzi,hamar gure katuek mar-mar,hamaika haga bete lukainka,hamabi gure amak altzo bete madari. |
Abestiaren inguruanGaia: ume-kantua.Bere gainekoak: umetan ikasitako doinu gabeko errezitatua, han-hemenka letran aldaera desberdinak dituena. Berriemaileak: Sebastiana Txurruka (Mallabia, 1934), Higinia Solozabal (Ziortza-Bolibar, 1936), Mari Luz Txurruka (Mallabia, 1937) eta Mari Karmen Urkidi (Mallabia, 1942).Biltzaileak: Mertxe Agirre, Estibalitz González eta Felipe Zelaieta.Argazkia: Sebastiana eta Mari Luz Txurruka ahizpak (1954). |