Urtero bezela, Alboka Musika Eskolako ikasleek eta Txindurri taldeko dantzariek musikaren zaindariaren omenez egiten den ikuskizuna eskainiko dute, arratsaldeko 20:30ean Ermua Antzokian. Bertan, talde desberdinak ikusteko aukera izango dugu, Txindurriko dantzariak, txistulariak, musika eskolako konboa, Pispillu abesbatza eta trikitilariak.