Alboka Musika Eskola: Bideoa - Video
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ALBOKA MUSIKA ESKOLA EUSKARALDIAREKIN

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskal Herrian ezezik Ermuan ere Euskaraldia martxan jarriko da eta gure elkartetik ere bazkide, kide eta lagun guztiak animatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzeko eta izena emateko.
Ekimen honen bitartez, 11 egunez, Ahobizi/Belarriprest roletariko bat aukeratuta, euskara erabiltzeari ekingo diogu:
Ahobiziak Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.eta
Belarriprest, berriz, Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Badator Euskaraldia.
Eman Izena: https://izenematea.euskaraldia.eus/