Sorotan Bele Gogoan musika ikuskizunak gorazarre egin nahi dio 1990eko hamarkadan Euskal Herriak izan zuen folk-pop talderik gogoangarrienetakoari, Sorotan Bele taldeari,alegia. Sorotan Bele (Hondarribia, 1990 - 1996) taldeak hiru disko entzutetsu argitaratu zituen eta kantu asko ereserki bilakatu ziren. Nahiz eta taldea desagertu, kantu asko geratu dira, betiko, euskal musika eta kulturaren despentsan. Kantu haiek ekarri nahi ditugu berriro baina euskarri berri batean. Oraingoan, Alboka Musika Eskolako Bandarekin. Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak batuko ditu jatorrizko taldeko bi musikari (Gorka Sarriegi abeslari eta Urbil Artola gitarra) Alboka Musika Eskolako Bandarekin, gure oroimenean betiko geratuko den kontzertu batean.