Alboka Musika Eskola: Bideoa - Video
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

MUSIKALDI 2026

Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak bi urtez behin antolatzen duen Musikaldi jaialdi handia Legazpin ospatuko da aurten, maiatzaren 23an.

Aurtengo edizioan, 34 musika eta dantza eskola elkartuko dira, eta 1.700 musikari eta dantzari inguru bilduko dira herrian. Ekitaldiak euskal kulturaren eta hezkuntza artistikoaren erakusgarri zabala eskainiko du.
Ermuko Alboka Musika Eskolaren ordezkari gisa, gitarra klasikoko laukote batek eta moderna talde batek parte hartuko dute.

Egitarauari goizeko 10:00etan emango zaio hasiera, Euskal Herria plazan. Ondoren, instrumentu ezberdinetako kalejirak egingo dira, kontzertuen aurretik eta ondoren, herriko kaleak girotuz.